Microsoft Cortana, Cortana | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2014 |
Argitaratze-data | 2014 |
Azken bertsioa | 365.0.0.0 |
Honen izena darama | Cortana (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa, frantsesa, alemana, txinera, italiera, gaztelania, japoniera, portugesa eta arabiera |
Euskarria | Windows Phone 8.1, Microsoft Windows, Windows 10 Mobile (en) , iOS, Xbox One and Xbox Series X/S system software (en) eta Android |
Sarrera gailua | Lengoaia naturaleko erabiltzaile interfazea |
Sistema eragilea | Microsoft Windows |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Kokapena | |
Jabea | Microsoft |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Microsoft |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Microsoft Academic Graph |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
https://www.microsoft.com/en-us/cortana |
Cortana Microsoftek garatutako laguntzaile pertsonal adimentsua da, izen bereko HALO serie ospetsuko pertsonaian oinarritua.[1] Lehenengo, Windows Phone 8.1-erako egin zen erabilgarri;[2] ondoren, Microsoft Band-en[3] eta, azkenik, Windows 10[4] eta Xbox One sistemetan. Programa libre gisa aurkitu daiteke iOS eta Android sistemetan.
Cortanak hizkuntza naturala onartzen du (komando zehatzik erabili beharrik gabe) eta Bing, Yelp eta Foursquare erabiltzen ditu datu-base gisa. "OK Google" aplikazioan bezala Cortana ahots komando batekin aktibatu daiteke ("Hola Cortana", espainierazko bertsioan[5]) Microsoften produktu guztietan Lumia Denim eguneraketa ez duten Lumia gailua eta 80x serie baino beheragoko SnapDragon prozesadorea dutenetan izan ezik.[6]
Google Nowk eta Sirik ez bezala, Cortanak erabiltzaileen informazio ugari gordetzen ditu (jakin-mina, ohikeriak, errutinak, ohiturak, ohiko gurariak...) "libreta" batean. Honela erabiltzaileak datu hauek erraz kontrolatu, aldatu edota informazio gehiago gehi ahalko du zerbitzua hobetzeko. Gainera, bestelako aplikazioak ere ahotsaren bidez erabiltzen uzten duen lehenengo laguntzailea izan da.[7][8]