Microsoft Windows | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 1985 | |||
Argitaratze-data | 1985 | |||
Azken bertsioa | 10.0.22000.556 | |||
Honen izena darama | window (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Euskarria | ARM arkitektura, IA-64 (en) , MIPS, DEC Alpha, PowerPC eta x86 | |||
Programazio-lengoaia | C, C++ eta Mihiztadura-lengoaia | |||
Pakete kudeaketa | Windows Installer (en) , Microsoft Store eta Windows Package Manager (en) | |||
GUI tresnak | Windows Runtime (en) , Windows API (en) , .NET Framework, Universal Windows Platform (en) , .NET Compact Framework, .NET, Windows Forms (en) eta Windows Presentation Foundation (en) | |||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Lizentzia | lizentzia jabedun | |||
Ekoizpena | ||||
Garatzailea | Microsoft | |||
windows.com | ||||
kronologia | ||||
|
Microsoft Windows —eskuarki Windows izen soilarekin deitua— sistema eragile komertzial bat da, ordenagailu pertsonal, zerbitzari, sistema txertatu eta antzinean telefono adimenduenetakoa, Microsoft enpresak komertzializatua. Lehen bertsioa 1985 urtean plazaratu zen, eta urte gutxian konputagailu pertsonalen merkatu mundiala bereganatu zuen. Sistema eragile nagusia da gaur egun ere, Windows 11 bertsioarekin (2023 urtean).
Hasiera batean, Windows MS-DOS sistema eragilearen gainean egindako interfaze grafikoa bat zen, geruza bat soilik. Aurrerago, ordea, NT familia sortu zuen, eta hortik aurrerako Windows berriak ez dira MS-DOSen oinarritu, sistema osoak dira-eta.
Windows IBMren PC ordenagailuekin bateragarriak ziren konputagailuentzat diseinatu zen (Intelen x86 arkitekturan oinarrituak). Eta, gaur arte, Windowsen ia bertsio guztiak hardware plataforma horretarako egin dira. Windowsen zabaltzeak Intelen CPUak zabaltzea ekarri zuen, baita alderantziz ere.
Windows 3.x bertsioetatik Windows 9x bertsioetara pasa zen; eta, teknologian jauzi garrantzitsua eginez, Windows NTra. Orduan, beste plataforma batzuetarako bertsioak ere egin ziren: Sparc eta PowerPC plataformetarako, esaterako.
Zerbitzari handietan eta superkonpugailuetan 2000ko hamarkadan lerro berezitu bat garatzen hasi zen, Windows Server izenarekin, baina ez da nagusitzera heldu, Unix moduko sistemak eta Linux segmentu horretako liderrak dira-eta.
2010eko hamarkadan, Windows sistema tabletatara eta telefonoetara egokitu zen, baina ez du nagusitasuna lortu Androidek eta iOSek menderatzen duten merkatu horretan. Segmentu horietan, Windowsetik berezitutako beste bi sistemarekin saiatu zen Microsoft: Windows Mobile eta Windows Phone.