Migel Joakin Eleizegi | |
---|---|
![]() Altzoko erraldoiaren marrazkia, Frantzisko Lopez Alenek 1846an egina. Bertan ikuskizun baterako espainiar armadako jeneralez jantzita agertzen da. ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel Joaquín de Eleicegui y Ateaga, Migel Joakin Eleizegi Arteaga |
Jaiotza | Altzo, 1818ko uztailaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Altzo, 1861eko azaroaren 20a (43 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria eta zirkuko artista |
Altuera | 2,42 metro |
Izengoitia(k) | Gigante Guipuzcoano, Altzoko Erraldoia, Altzoko Handia, Gigante de Alzo eta El Gigante Eleizegui |
Migel Joakin Eleizegi Arteaga, ezagunagoa Altzoko Handia edo Altzoko Erraldoia ezizenekin[1] —Goierriko gipuzkeraren ezaugarriak dituen Altzoko hizkeran, Altzoko Aundie; Beterriko gipuzkeran, Altzoko Aundiya—[2][3] (Altzo, Gipuzkoa, 1818ko uztailaren 10a – 1861eko azaroaren 20a) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,41 metro garai izatera heldu zen.[4] Ospe handia izan zuen, eta handiki ugari ezagutu zuen Europan zehar, baita garaiko europar monarka zenbait ere.[5] Haren bizitzako gertakarietan inspiratuta, 2017an Handia filma estreinatu zen.