Migrazioen Garaia

Migrazioen Garaia
II. eta V. mendeen arteko migrazio nagusiak
Urteak300800
LekuaEuropa eta Mediterraneoa
GertaeraIpar-ekialdeko herriek inbaditu zuten gainbeheran zegoen Erromatar Inperioa

Migrazio Garaia (300 aldean - 800 aldean) Europako historiaren aldi bat izan zen, eskala handiko giza-migrazioek markatu zutena.[1] Garai hartan, ipar-ekialdeko herri batzuk, hunoak, godoak, bandaloak, bulgariarrak, alanoak, sueboak, frisiarrak eta frankoak besteak beste, gainbeheran zegoen Erromatar Inperioaren lurretan kokatu ziren.[2]

Bi aldi bereizi ohi dira Migrazio Garaian. Lehenbizikoan, 300 eta 500 urteen artean, germaniar herriek mendean hartu zituzten Mendebaldeko Erromatar Inperioaren eskualde gehienak. Inperioaren lurretan formalki sartu ziren lehenbizikoak bisigodoak izan ziren, hunoengandik ihesi, 376an. Erromatar agintariek beren lurraldean onartu zituzten Danubio ibaiaren muga defendatzeko baldintzapean, baina handik gutxira matxinatu ziren: Italiar penintsula inbaditu zuten eta 410ean Erroma bera arpilatu.[2]

Bigarren aldian, 500 eta 800 bitartean, eslaviarrak erdialdeko eta ekialdeko Europan finkatu ziren, eta bulgariarrak ekialdeko Balkanetan. Migrazioen Garaiaren ondoren ere gertatu ziren garrantzi handiko migrazioak, esaterako, bikingoen, magyarren, mairuen, turkiarren eta mongolen inbasioak.[2]

  1. Barbarian migrations and invasions. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-4).
  2. a b c van der Crabben, Jan. Migration Age. World History Encyclopedia, worldhistory.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-4).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne