Migraziorako Nazioarteko Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | International Organization for Migration, Organización Internacional para las Migraciones, Organisation internationale pour les migrations eta Mezinárodní organizace pro migraci |
Izen laburra | IOM, OIM, OIM, OIM eta МОМ |
Mota | Nazio Batuen agentzia espezializatua eta argitaletxea |
Herrialdea | Suitza |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Amy E. Pope (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Internationale Organisation |
Historia | |
Sorrera | 1951 |
Ordezkatzen du | Intergovernmental committee for European migration (en) |
webgune ofiziala |
Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea (ingelesez IOM) 1951n sortutako gobernu arteko erakundea da, eta migrazio gaiak lantzen ditu. Genevan du egoitza nagusia, eta 100 herrialde baino gehiagotan ditu tokiko bulegoak. Estatu subiranoek itun bidez sortutako erakundea da, eta, 2016ko irailetik, Nazio Batuen Erakundearekin lotuta dago.
Gaur egun, 174 estatu kide ditu, eta 8 behatzaileak dira, gobernu-arteko eta gobernuz kanpoko 76 erakunde gehituz[1]. IOMek egitura malgua du, eta 440 bulego baino gehiago ditu, 150 herrialdetan[2].
OIMek oso egitura deszentralizatua du. Horri esker, bere estatu kideek eskatuta, gero eta proiektu ezberdin gehiago exekutatzeko gaitasuna lortu du. 2011ko uztailaren 1etik aurrera, IOMek honako egitura global hauek ditu:
IOM migrazioaren alorreko agentzia nagusia da, eta migrazioaren kudeaketa ordenatu eta gizatiarra bermatzen laguntzen du; gaiari buruzko nazioarteko lankidetza sustatzen laguntzen du; migrazio-arazoei irtenbide praktikoak aurkitzen laguntzen du, eta, behar duten migratzaileei, laguntza humanitarioa ematen laguntzen du, izan errefuxiatuak, lekualdatuak edo deserrotutako beste motakoak.
OIMen Konstituzioak berariaz aitortzen du migrazioaren eta garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren arteko lotura, baita pertsonen mugimendu askatasunerako eskubidea ere.