Miguel Sanz | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2009) | |||||||||||||
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia
1999ko ekainaren 26a - 2003ko ekainaren 17a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia
1996ko irailaren 18a - 2011ko uztailaren 1a ← Javier Otano - Yolanda Barcina →
1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia
1983ko ekainaren 23a - 1991ko ekainaren 25a | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Corella, 1952ko irailaren 16a (72 urte) | ||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea IESE Business School | ||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta katedraduna | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | ![]() |
Miguel Sanz Sesma (Corella, Nafarroa, 1952ko irailaren 16a) Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia da. Irakaskuntzan diplomaturik, bankan aritu zen politikara jo baino lehen. UPNko militantea da.
1983 eta 1987an Corellako alkate hautatu zuten. 1991 eta 1995 bitartean, Juan Cruz Alliren Nafarroako presidenteordea izan zen. Allik CDN osatzeko alderdia utzi zuenean, 1995eko hauteskundetarako UPNko zerrendaren buruan egon zen Miguel Sanz. Zerrenda bozkatuena bazen ere, CDNk, PSNk eta EAk bat egin zuten PSNko burua, Javier Otano, lehendakari[1] izendatzeko.
Eskandaluak zirela eta, Otanok uko egin zion lehendakaritzari 1996an, eta Miguel Sanzek, zerrenda bozkatuena zelako, Nafarroako lehendakari bihurtu zen. Kargu berean jarraitu zuen 2011 arte, 1999, 2003 eta 2007ko hauteskundeak irabaziz.