Miguel Fisac | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel Fisac Serna |
Jaiotza | Daimiel, 1913ko irailaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 2006ko maiatzaren 12a (92 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ana Maria Badell Lapetra (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria eta hirigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
fundacionfisac.com… |
Miguel Fisac Serna (Daimiel, Ciudad Real, 1913ko irailaren 29 – Madril, 2006ko maiatzaren 12) arkitekto, hirigile eta margolaria izan zen.
1936an Opus Dei erakunde erlijiotsuan sartu zen. Horrekin erlazionaturik egon daiteke Fisacek eliza ugari diseinatzeko esleipenak jaso izana, besteak beste, Gasteizko Koroatzea auzuneko eliza.
1942an Madrilgo eskolan garatutako arkitekturako ikasketak bukatu zituen, berehala hasi zela ofizioa ezagutzen eta eraikitzen.
Fisac ezaguna egin zen batez ere haren arkitektura lanetan hormigoiaren adierazpide berriak ikertu zituelako, hala egiturako material gisa, nola akabera gisa. Adreilu mota berezi bat asmatu eta patentatu zuen ere 1951n.
1955ean Opus Dei erakundearekiko erlazioa eten egin zuen.
1994an Espainiako Arkitekturako Urrezko Domina jaso ondoren, 1997an Antonio Camuñas arkitekturako saria jaso zuen, eta 2003an Premio Nacional de Arquitectura delakoa.