Miguel Servet | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Villanueva de Sigena, 1511ko irailaren 29a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Geneva, 1553ko urriaren 27a (42 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: sutan errea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Basileako Unibertsitatea Tolosako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina gaztelania frantsesa antzinako greziera hebreera |
Irakaslea(k) | Jacques Dubois Johann Winter von Andernach (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, teologoa, itzultzailea, kartografoa, astronomoa eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa Protestantismoa |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Miguel Servet edo Miguel de Villanueva (benetako izena Miguel Serveto y Conesa eta latinez Michael Servetus), (Villanueva de Sigena, Aragoiko Erresuma edo Tutera, Nafarroako Erresuma, 1511ko irailaren 29a) - Geneva, Suitza, 1553ko urriaren 27a), XVI. mendeko zientzialari eta teologoa izan zen. Hainbat arlo jorratu zituen, hala nola astronomia, meteorologia, geografia, teologia , matematika, anatomia eta medikuntza. Erreforma Protestantearen aldaera bat bultzatu zuenez Genevan atxilotu eta Calvinoren aginduz sutan erre zuten.