Mike Nichols, Michael Igor Peschkowsky jaioa, (Berlin, Alemania, 1931ko azaroaren 6a - New York, 2014ko azaroaren 19a) estatubatuar zinemagilea izan zen.
Alemaniarra jatorriz, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen. Hiri horretan, inprobisazioetan espezialista zen antzerki-talde bat osatu zuen, eta Broadwayra joan zen gero.