Mikel Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1945eko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2005eko abuztuaren 6a (60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Mikel Garmendia Agirre, ezizenez Kutturru[1] (Ordizia, Gipuzkoa, 1945eko urtarrilaren 22a - Donostia, 2005eko abuztuaren 6a) aktorea izan zen. Euskarazko antzezlerik ezagunenetarikoa izan da batez ere telebistan egindako lanengatik, guztien gainetik "Goenkale" ETBko telesaioagatik. Hala ere, zineman 25 lan baino gehiagotan hartu zuen parte, eta antzerkian ere nabarmena izan da bere presentzia. «Euskal Herriko aktore profesionalen dekanoa» zela argitaratu zuen Berria egunkariak, haren hilberrian.[2]
2005eko abuztuaren 6an hil zen, minbiziak jota.