Mikrokreditu

Ekonomia eta finantzetan, mikrokreditua mailegu txiki bat da, interes baxuan eta itzultzeko epe malguekin ematen dena[1]. Benetako berme edo abalik gabe ematen da, entitate finantzario tradizionalen kasuan ez bezala, haietan guztiz ezinbestekoa baita baldintza hori. Abal beharrik gabe itzultzeko konfiantzan oinarritutako maileguak dira eta pobreziaren kontra borrokatzeko eta jende behartsuenen artean enpresa-proiektuak garatzeko tresna bilakatu dira. Kopuru oso txikiko maileguei ematen zaien izena da, eta beste diru-iturrei zuzendua egon ohi da, baita herrialde txiroetako biztanleei edota kreditu aurrekaririk egiazta ezin zaien pertsona orori. 1983an sortu zen, Bangladeshen.

  1. CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/2002/zer-da-mikrokreditua Argia, 2005-07-24

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne