Milango Ediktua | |
---|---|
Mota | rescript (en) |
Egile | Konstantino I.a Handia eta Lizinio |
Argitaratze-data | 313ko ekaina |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Nongo eskumenen mende | Antzinako Erroma |
Milango Ediktua[1] (latinez: Edictum Mediolanense), kristautasunaren tolerantzia izenarekin ere ezaguna dena, Milanen aldarrikatu zen 313an. Ediktu horren bidez erlijio-askatasuna ezarri zen Erromatar Inperioan, eta zenbait erlijio-talderen aurkako, berezi kristauen aurkako, jazarpenei amaiera eman zitzaien. Konstantino I.a Handiak eta Liziniok sinatu zuten ediktua; Mendebaldeko eta Ekialdeko erromatar inperioetako agintariak ziren biak, hurrenez hurren.