Milazango

Milazango
428 Ma-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
SubfilumMyriapoda
Klasea Diplopoda
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gaixotasunamillipede burn (en) Itzuli

Milazangoak artropodo talde bat dira, gorputzaren segmentu ia guztietan bi hanka pare izateagatik ezagunak. Euren izen zientifikoa Diplopoda da, ezaugarri horri erreferentzia egiten diona (antzinako grezieratik: di, bi; plo; biderkatu; poda hanka). Bi hanka paredun segmentu bakoitza bi segmentu sinpleren baturatik eratua da. Milazango gehienek gorputz luze eta zilindrikoak edo lauak dituzte, eta 20 segmentu dituzte gutxienez, Oniscomorha taldea izan ezik, bola bat egin dezaketenak eta laburragoak direnak. Milazango hitzarekin pentsa dezakegu benetan mila zango dituztela, baina espezie bakarra ezagutzen da zenbaki hori baino gehiago duena, Eumillipes persephone, 2020an aurkitua eta 1.300 hanka dituena[1]. 12.000 espezie ezagutzen dira, 16 ordenatan eta 140 familiatan antolatuta. Diplopoda Myriapodaren barruan dagoen talderik handiena da, eta senide hurbilak dira ehunzangoak eta hanka anizdun beste taldekide batzuk.

Milazango gehienak detritiboro motelak dira, deskonposatzen ari diren hostoez eta beste landare-materia hilez elikatzen direnak; hala ere, batzuk onddoez elikatzen dira edo landare-fluidoak edaten dituzte. Oro har, milazangoak ez dira kaltegarriak gizakiarentzat, nahiz eta batzuk etxeko edo lorategiko izurrite bihur daitezkeen. Milazangoak gogaikarriak izan daitezke, batez ere negutegietan, bertan sortzen diren landareñoei kalte larriak eragin diezazkieketelako. Milazango gehienak gorputzean zehar dituzten poroek jariatutako hainbat substantzia kimikorekin babesten dira, nahiz eta Polyxenida arantzatxo desmuntagarrien ilaraz estalita egon. Bere defentsa-mekanismo nagusia espiral estu batean kiribiltzea da, horrela bere hankak eta gorputzeko beste bizi-zona delikatuak babestuz exoeskeleto gogor baten atzean. Espezie gehienetan, ugalketarako arren hanka eraldatuak erabiltzen dira, gonopodo izenekoak, eta emeei esperma paketeak transferitzen dizkiete.

Lehen aldiz Siluriarrean agertu ziren, eta horregatik uste da lur lehorreko animalia talderik zaharrenetako bat dela. Iraganean, Arthropleura bezalako generoak zeuden, 2 metro arteko tamainarekin. Gaur egungo kiderik handiena, Afrikan bizi den Archispirosterptus gigas, 27 eat 38 zentimetro arteko tamainaraino hazten da.

Myriapodaren barruan, milazangoak beti kontsideratu dira Pauropodatik gertuago, baina azken aldian egindako ikerketa molekularrek zalantzan jarri dute ideia hori. Milazangoen eta ehunzangoen arteko aldeak nabarmenak dira, azken hauek azkarrago mugitzen direlako, pozoitsuak direlako, haragijaleak, eta hanka pare bakarra dute segmentu bakoitzean.

  1. (Ingelesez) Marek, Paul E.; Buzatto, Bruno A.; Shear, William A.; Means, Jackson C.; Black, Dennis G.; Harvey, Mark S.; Rodriguez, Juanita. (2021-12-16). «The first true millipede—1306 legs long» Scientific Reports 11 (1): 23126.  doi:10.1038/s41598-021-02447-0. ISSN 2045-2322. PMID 34916527. PMC PMC8677783. (Noiz kontsultatua: 2025-01-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne