Milioi instrukzio segundoko edo MIPS (ingelesez millions of instructions per second) mikroprozesadoreen potentzia neurtzeko modu bat da. Hala ere, neurri hau erabilgarria da soilik prozesadoreak konparatzeko instrukzio-joko berarekin eta konpiladore berak konpilatutako benchmark-ak erabiliz eta optimizazio maila berarekin. Izan ere, litekeena da lan berak instrukzio kopuru desberdina behar izatea, baldin eta instrukzio-jokoak ere desberdinak badira; eta deskribatutako beste bi egoeretan antzeko arrazoiak izan daitezke. Konparazioetan, eskuarki, gailur-balioak irudikatzen dira; beraz, neurria ez da guztiz errealista. Prozesadoreak erabiltzen duen memoriak nola funtzionatzen duen ere funtsezko faktorea da prozesadorearen potentziarako, eta hori ez da kontuan hartzen MIPSekin egindako kalkuluetan. Arazo horiek direla eta, ikertzaileek SpecInt eta antzeko proba estandarizatuak sortu dituzte benetako funtzionamendua neurtzeko, eta MIPSak ez dira erabiltzen.
GNU/Linuxen munduan, MIPSak BogoMips gisa aipatzen dira.
MIPSen koma migikorreko aritmetikaren baliokidea flopa da.
8 eta 16 biteko mikroprozesadore asko KIPSetan neurtzen dira (kiloinstrukzioak segundoko), eta hori 0,001 MIPen baliokidea da. Intel 8080 helburu orokorreko lehen mikroprozesadoreak 640 KIP exekutatzen zituen. Intel 8086ak (16 bit), PCan erabiltzen den lehen mikroprozesadoreak, 800 KIP exekuta zitzakeen. Pentium 4 1700 MIPS ingurura iristen da.