Mimar Sinan | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ağırnas (en) , 1490 | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1588ko uztailaren 17a (97/98 urte) | ||
Hobiratze lekua | Konstantinopla | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Fatma Nur (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Otomandar turkiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arkitektoa, ingeniari zibila, zientzialaria eta hirigilea | ||
Lantokia(k) | Istanbul Edirne Kairo Alepo Vixegrad eta Istanbul | ||
Lan nabarmenak | |||
Khoca Mimar Sinan Ağa (otomandar turkieraz: معمار سينان; egungo turkieraz: Mimar Sinan, miːˈmaːɾ siˈnan ahoskatua, euskaraz: «Sinan arkitektoa»; Ağırnas, c 1490 - Konstantinopla, 1578ko uztailaren 17a)[1][2] Otomandar Inperioko arkitekto eta ingeniari nagusia zen; Suleiman I.a, Selim II.a eta Murad III.a sultanentzako lan egin zuen, eta hirurehun eraikuntza baino gehiago egin zituen.
Ingeniari militar ikasketak egin ondoren, mailaz igo zen, lehenik ofizial eta geroago jenizaroen komandante izateraino eta, azkenean, ağa, ohorezko titulua jaso zuen[3]. Arkitektura gaiak jenizaroekin kanpainan zela ikasi zituen, mota guztietako gotorlekuak eraikitzen aditu bihurtuz, bideak, zubiak eta akueduktuak ere eraiki zituen[4]. Berrogeita hamar urte inguru zituela, erregeren arkitekto nagusi izendatu zuten, armadan ikasitako artezia teknikoak «eraikin erlijioso ederrak eraikitzeko» asmoarekin[4]. Lan horretan, ia berrogeita hamar urtez aritu zen.
Bere maisulana Edirne hiriko Selimen meskita da, nahiz eta ezagunena Istanbulen dagoen Süleymaniye meskita izan. Gobernuko sail handi baten buru izan zen, eta hainbat laguntzaileei irakatsi zien. Hauetako batzuek ere ospea lortu zuten, hala nola Sedefhar Mehmet Ağa-k, Sultan Ahmed meskita (Meskita Urdina) eta Mostar-eko zubia (Mostar) eraiki baitzuten. Halaber, Taj Mahal diseinatzen lagundu zuten Mogol Inperioan. Garai hartako eta ondorengo arkitekto musulmanetan izan zuen kalitatea eta eragina kristau esparruan aipatutakoekin konparagarria da. Sinan arkitektura otomandar klasikoko arkitekto nagusitzat jotzen da, eta Michelangelorekin alderatu izan da, Mendebaldean, garaikidea[5][6]. Michelangelo eta San Petri basilikaren planoak ezagunak ziren Istanbulen, gobernuak Leonardo da Vinci eta bera gonbidatu baitzituen, 1502an eta 1505ean, hurrenez hurren, Urrezko Adarra zeharkatzeko zubi bat eraikitzeko[7].