Minos | |
---|---|
Greziar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Europa |
Ezkontidea(k) | Pasifae, Dexithea (en) ![]() ![]() ![]() |
Bikotekidea(k) | Paria (en) ![]() ![]() |
Seme-alabak | Catreus (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Anai-arrebak | Radamantis eta Sarpedon (en) ![]() |
Greziar mitologian, Minos[1] (antzinako grezieraz: Μινως) Kretako errege erdi kondairazkoa da, Zeusen eta Europaren semea. Zibilizazio Minoikoak beragandik hartzen du izena. Ez dago garbi Minos izena den edo "errege" esan nahi duen hitz kretar bat den.
Minosek Kretan eta Egeo itsasoko uharteetan agindu zuen hiru belaunaldiz Troiako gerraren aurretik. Knososen bizi izan zen bederatzi urtez. Epe hau amaitzean, leize sakratu batera erretiratu zen, non Zeus beraren aginduak jasotzen zituen Kretaren gobernuari buruzkoak. Kretako konstituzioaren sortzailea eta itsas gorengotasuna eman ziona izan zen.