Miquel Roca i Junyent (Bordele, Frantzia, 1940ko apirilaren 20a) kataluniar abokatu eta politikaria da. Espainiako 1978ko konstituzioaren zazpi aitetako bat izan zen[1].
Bartzelonako unibertsitateko zuzenbideko irakaslea izan zen 1962. urtetik 1966. urtean bota zuten arte, politika zela eta. Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CIU) alderdia sortu zuen 1977an, eta Espainiako legebiltzarreko parlamentarioa izan zen urte horretatik aurrera, 1995 arte. 1984. urtean, berriz, Partido Reformista Democrático alderdia sortu zuen. 1989-2000 bitartean Kataluniako Konbergentzia Demokratikoko idazkari orokorra izan zen.
Gaur egun, politika utzita, aholkulari juridiko aritzen da, 1996an sortu zuen Roca Junyent Abogados Asociados bulegoan[1].