Mireia Belmonte

Mireia Belmonte

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMireia Belmonte Garcia
JaiotzaBadalona1990eko azaroaren 10a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaMurtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

mireiabelmonte.com…
Twitter: miss_belmont Olympic.org: mireia-belmonte-garcia Edit the value on Wikidata

Mireia Belmonte Garcia (Badalona, Bartzelona, 1990eko azaroaren 10a) kataluniar igerilaria da. Olinpiar jokoetan, mundu txapelketetan eta txapelketa europarretan irabazi ditu sariak, tximeleta eta estilo librean batez ere.

Mireiaren aita Granadakoa zen, ama berriz Jaenekoa, baina Mireiak bere bizitza osoa Badalonan eman du. [1] 4 urterekin hasi zen igeriketan, eta aski trebea zen, baina 2003an beka bat lortu zuen goi-mailako zentro batean sartzeko, horretan 6 urte eman zituen eta han hasi zen bere gaitasuna nabarmentzen eta lehen sariak irabazten.

Mireiak 3 olinpiar jokotan parte hartu du. Bere debuta 17 urterekin izan zen, Pekinen 2008ean. Bere bigarren olinpiadak 2012an izan ziren non zilarrezko 2 domina irabazi zituen (200 metro tximeletan eta 800 metro librean). Azkenik Rio de Janeiron, 2016ean, urrezko domina irabazi zuen 200 metro tximeletan eta brontzezkoa 400 metro estiloetan. [2]

Gaur egun, Murtziako Unibertsitatean Publizitateko eta erlazio publikoen gradua ikasten ari da. [3]

  1. (Gaztelaniaz) ««El éxito de Mireia Belmonte es como si el Freila ganara el Mundial de Fútbol»» Ideal 2012-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «Olympedia – Mireia Belmonte» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2013-01-21). «Mireia, al club UCAM CN Fuensanta: "Llegaré al Mundial"» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne