Miren Agur Meabe | |
---|---|
![]() (2007) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Agur Meabe |
Jaiotza | Lekeitio, 1962ko urriaren 7a (62 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Santutxu |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, poeta eta irakaslea |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza haur literatura gazte literatura |
![]() |
Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962ko urriaren 7a) euskal idazlea da. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen.[1] Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.
2006. urtetik euskaltzain urgazlea da.[2]
2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.[3]
2022ko otsailaren 25ean euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak, Donostian egin zuen osoko bilkuran; Xabier Kintana euskaltzain emerituaren tokirako. Gehiengoa eskuratu du bozketan.[4]
2023ko uztailaren 8an Meaberen bizitza aldatu zuen Kristalezko begi bat liburua irakurri zuten 200 lagunek Bilboko Arriaga Antzokian Klasikoen Irakurketa Jarraian. Azken 16 urteetan, besteak beste, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarka, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Atxagaren Obabakoak irakurri dira. Laugarren emakume idazlea izango da, aurretik Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda eta Mariasun Landaren lanak irakurri baitziren.[5]
:1
izeneko erreferentziarako