Misery (euskaraz Miseria) 1990eko Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. 1987ko Stephen King idazlearen Misery eleberrian oinarritua dago. Bertan, James Caan, Kathy Bates, Lauren Bacall, Richard Farnsworth eta Frances Sternhagen aktoreek antzeztu zuten.
Filma honetan burututako antzezpenarengatik Kathy Bates aktoreak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama irabazi zituen.