Misterio dionisioakoak[1] edo erritu dionisiarrak[2] Antzinako Grezian eta Erroman egiten zituzten erritual-multzo bat izan ziren. Batzuetan substantzia psikoaktiboak eta trantzera bultzatzen duten beste teknika batzuk (dantza edo musika, adibidez) erabiltzen zituzten inhibizio eta murrizketa sozialak ezabatzeko, eta, horrela, pertsona askatuz ustezko egoera natural batera itzul zedin. Gizarte grekoak baztertuak ziren gizon eta emakumeei ere nolabaiteko askatasuna ematen zieten, haien artean esklaboak, gaizkileak eta hiritarrak ez zirenak zeudelarik. Azken fasean, Dioniso jainkoaren izaera era berean egin zuenean, Misterioak helburuz aldatu ziren, norabide ktoniko eta inframundutar batetik transzendental eta mistiko batera igaroz. Erlijio misteriko zenez gero, hau da, iniziatuentzat bakarrik, egun ez ditugu kultu dionisiakoaren alderdi asko ezagutzen, eta galdu egin dira greko-erromatar politeismoaren gainbeherarekin. Erritual horien ezagutza modernoa deskribapen, irudi eta azterketa transkulturalen ondorio da.