Mistinguett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jeanne Florentine Bourgeois |
Jaiotza | Enghien-les-Bains, 1875eko apirilaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Bougival, 1956ko urtarrilaren 5a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Enghien-les-Bains |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, dantzaria eta gidoilaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Jeanne Florentine Bourgeois (Enghien-les-Bains, 1875eko apirilaren 3a - Bougival, 1956ko urtarrilaren 5a), Mistinguett (mistɛ̃ɡɛt ahoskatua) izen artistikoz ezaguna, frantziar aktore eta abeslaria izan zen. Bere garaian munduan dirutza gehien jasotzen zuen artista izan zen.[1] Hainbat abesti ospetsu kanta zituen, tartean Valencia, La Java de Doudoune, Fleur d'Amour, Le Fado, Tout ça c'est pour vous, Moineau de Paris edota 1933ko C'est vrai… On dit que j'ai de belles gambettes.