Mithrim

Tolkienen legendarium ospetsuan Mithrim Hithlumeko eskualde bat da, Ered Wethrin mendilerroak mendebalderanzko kurba egiten duen tokian kokatua, horregatik mendilerro hau hegoaldeko eta mendebaldeko muga bezala du. Mendebaldeko mugak Mithrimeko mendiek adierazten dituzte, Ered Wethrin mendilerroaren beso luze bat direnak, bertan bizitzeko nahiko toki segurua bihurtzen dutenak, Angbandetik gertu egon arren. Mendietan bertan jaiotzen diren ibai ugarik bustitako eskualde bat da.

Han, Noldor elfoak iritsi aurretik Sindar elfoak bizi ziren, Mithrim Elfoak bezala ezagutuak, Fëanorren elfoen adiskide egin ziren hauek Mithrim lakura iritsi eta bertan kanpamendua ezarri zutenean. Mithrimeko zelaietan gertatu zen, zati batean, Beleriandeko Gerretako bigarren gudua, "Izarpeko gudua" edo Dagor-nuin-Giliath izenekoa non Fëanor erregea Balrogen jauna zen Gothmogen esku hila izan zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne