Mizrahi juduak מזרחים | |
---|---|
![]() Kurdistango juduak | |
Biztanleak guztira | |
c. 3,5 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Hizkuntza | |
Historikoak: asiriera, aramera, persiera Egungoak: hebreera eta herrialdekoa | |
Erlijioa | |
Judaismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Juduak |
Mizrahi, Mizrahim (hebreeraz: מזרחים) edo al-Mashriqiyyūn (arabieraz: المشرقيون), baita Edot HaMizrach (hebreeraz: עֲדוֹת-הַמִּזְרָח; "Ekialdeko Komunitateak"; ʿEdot(h) Ha(m)Mizraḥ), Bene HaMizrah ("Ekialdeko semeak") edo Ekialdeko juduak,[1] Ekialde Ertaingo bertoko judu-komunitateen kideak dira, garai biblikoetatik egundaino. Bere barnean Babiloniako juduak ez ezik Irak, Siria, Bahrain, Kuwait, Dagestan, Azerbaijan, Iran, Uzbekistan, Kaukaso, Kurdistan, Afganistan, India eta Pakistangoak ere hartzen ditu. Batzuetan baita yemendar juduak eta iparraldeko Afrikakoak ere.
Hitzaren erabilera polemikoa da oso, izan ere, mizrahiak ez dute bere burua azpitaldetzat hartzen, izan ere, sefardien tradizioak jarraitzen dituzte, nahiz eta zenbait ohitura ezberdin izan. 2005ean, Israelgo juduen %61k mizrahi arboasoak zituen.[2]