Modernismoa espainieraz 1880 eta 1917 artean, Espainian, Katalunian eta Hispanoamerikan garatu zen mugimendu literarioa da. Mugimendu hau batez ere poesia arloan gailendu zen. Literatura honen ezaugarriak, besteen artean, sortzeko errebeldia, aristokrata-jarrera, nartzisismoa, literaturaren ikuspuntutik kulturalismoa eta hizkuntza zein metrika berritzeko erabateko jarrera. Urte horietan letretan eta espirituan krisialdi sakona ematen da eta modernismoa horren adierazpena izango litzateke. Modernismoaren parekoak Europan Art Nouveau (Frantzian eta Belgikan), Liberty (Ameriketako Estatu Batuetan), Jugendstil (Alemanian), Floreale (Italian) eta Modern Style (Ingalaterran) izango lirateke. Modernismoaren sustraietan burgesiaren artearen aurkako desadostasuna ikus daiteke.