Mogol Inperioa شاهان مغول Shāhān-e Moġul | |||
---|---|---|---|
1526 – 1858 | |||
Monarkia absolutua | |||
| |||
Inperioa 1700. urte inguru | |||
Geografia | |||
Hiriburuak | Agra; Fatehpur Sikri; Delhi | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | turkiera | ||
Erlijioa | Hinduismoa, sunismoa eta sinkretismoa | ||
Historia | |||
Eratua | 1526 | ||
Independentzia | 1858 | ||
Mogol Inperioa (turkieraz: Babür İmparatorluğu; persieraz: شاهان مغول, Shāhān-e Moġul; urduz: مغلیہ سلطنت) edo Mughal Inperioa Indiako azpikontinentea gobernatu zuen Turkiar inperioa izan zen. 1526an sortua, XVII. eta XVIII. mendeen zehar hegoaldeko Asiako gehiena inbaditu eta gobernatu zuen XIX. mendearen erdian amaitu arte[1]
Mogol enperadoreek, timuridoen leinukoak zirenak, bere une gorenean ekialdean Bengalatik mendebaldean Balutxistanera eta iparraldean Kaxmirretik hegoaldean Kaveriko arrora zabaltzen zen eskualdea gobernatu zuten, 110 eta 150 milioi biztanle eta 3,2 milioi kilometro koadro zituena.
Inperioaren aro klasikoa 1556an Jalaluddin Mohammad Akbarren erreinaldian hasi eta 1707an Aurangzeb enperadorean heriotzan (Maratha Inperioak menderatua) amaitu zen[2] nahiz eta leinuak beste 150 urte iraun. Azken enperadorea Bahadur Shah II.a, Delhin baino ez gobernatu zuena, Britainiar Rajak atxilotua eta erbesteratua izan zen zipaioen matxinadaren ondorioz.