Momo erregea edo Rei Momo Brasilen inauterietako jabe kontsideratzen duten pertsonaia da. Rio de Janeiron sortu zen 1933an, eta urtero txandaka pertsonaia publiko batek egiten du haren papera. Altua eta lodia izan ohi da, eta alkateak hiriaren giltzak ematen dizkio, inauterien hasierari ekiteko.