Gobernu motak |
---|
|
Politika saila |
Monarkia[1] grezieraren μονος (mónos): bat, eta αρχειν (arjéin): gobernu hitzetatik dator, eta bakar baten gobernua gisa itzul daiteke. Estatu forma bat da (nahiz, askotan, gobernu forma definitzen den) non Estatuan integratutako talde batek (normalean dinastia bat ordezkatzen duen familia batek) herrialdearen identitate nazionala eta agintea, monarkak, gorpuzten duen estatuburu papera betetzen duen. Goi kargu edo agintea biziartekoa eta oinordekotzaz izendatua izaten da. Kargu horri monarka deritzo: errege zein erregina izan. Kasu gutxitan, monarka talde hautatu batek aukeratzen du. Monarka batek agindutako estatuari, monarkia edota erreinu deritzo.
Tradizionalki, monarka estatuaren botere guztien jabe izan ohi da: Botere Legegilea, Botere Betearazlea eta Botere Judiziala. Gobernu era horri, Erregimen Zaharra deritzo. Hala ere, monarkaren botere politikoa aldatu daiteke sinbolikotik (parlamentu-monarkia) gobernuan integratzeraino edo botere betearazle handi baina murriztutik (monarkia konstituzionala) erabat autokratikoraino (monarkia absolutua).
Gaur egun, estatu askotan monarka titulua mantentzen da, baina ez garai bateko botereekin, esaterako, monarkia konstituzionalen kasuan, non burujabetza herriaren esku baina Estatu Buruzagiaren kargua erregearen esku dagoen demokraziak. Kasu horietan, monarkak ordezkariaren eta arbitroaren papera du, eta ez du estatuaren botereetako bat bera ere.
Monarkian, estatu-buruzagitza edo kargu gorena da:
Monarkia terminoa grezierazko μονος mónos (bat) eta αρχειν arkhein (agindu, gidatu, gobernatu) hitzetatik dator, «bakar baten gobernu» gisa interpreta daitekeena. Gobernari bakar horri, monarka edo errege deritzo (latinezko rex-etik) nahiz eta kargu horretarako erabilitako izendapenak eta protokolozko tratamendua tokiko tradizioaren, erlijioaren edo gobernuaren egitura juridikoaren edo lurralde-egituraren arabera aldatzen diren. Monarka batek zuzentzen duen Estatuari monarkia edo erresuma ere deritzo.
Instituzio horren lehen aurrekari europarra «erresuma» (regnum) terminoaren pean eman zen sueboak Gallaecia probintzia erromatarrera (Hispaniako ipar-mendebaldea) 409. urtean iritsi zirenean eta 410ean Erromarekin «foedus» bat adostu zutenean. Horren bidez, probintzian kokatu ziren, eta, Hermeriko buruzagiari, (409-438) errege (rex) titulua eman zioten. Horrela, Gallaecian, izen hori duen Europako lehen erresuma (regnum) gisa, botere politikoa erresumetan egituratzeko lehen urratsa finkatu zen Erdi Aroko europar espazioan, gero eta teorikoagoa zen enperadore baten autoritate moralaren pean.