Hispaniar Monarkia Monarquía Hispánica | |||
---|---|---|---|
1479 – 1715 | |||
Monarkia | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburuak | Toledo (1479–1561) Madril (1561–1601) Valladolid (1601–1606) Madril (1606tik aurrera) | ||
Biztanleria | 31.000.000 (1580-1640) | ||
Azalera | 31.500.000 (1580-1640) km² | ||
Ekonomia | |||
Dirua | erreala | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | gaztelania, portugesa, katalana, cebuera, euskara, frantsesa, nederlandera, alemana, galiziera, siziliera, napoliera, lombardiera, aimara, kitxua, nahuatla, guaraniera, tagaloa eta latina, bereziki | ||
Erlijioa | katolikoa | ||
Historia | |||
Gaztela eta Aragoiko Erresumen batasuna | 1479 | ||
Granadako Erresumaren konkista | 1492 | ||
Nafarroako Erresumaren konkista | 1512 | ||
Portugalgo Erresumaren eransketa | 1580 | ||
Oin Berriko Dekretuak | 1715 | ||
Hispaniar Monarkia edo Espainiar Monarkia Unibertsala (batzuetan, Monarkia Katolikoa edo Espainiako Monarkia deitua) Errege-Erregina Katolikoen Gaztela eta Aragoi koroen loturarekin jaio zen 1479 urtean, eta XVIII. mendera arte iraun zuen, alegia Filipe V.a Espainiakoak lurralde guztiak Espainiako Erresuman batu zituen arte. Batzuetan, adiera zabalago batean, edozein dinastiatako Espainiako errege-erreginak adierazteko ere erabiltzen da izen hau.
XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia, munduko lehen potentzia izatera iritsi zen, lehenik Portugalekin eta, ondoren, Frantzia, Ingalaterra eta Otomandar Inperioarekin lehia zuzenean. Gaztela, Portugalekin batera, europar esplorazioan eta ozeanoen (Ozeano Atlantikoa Espainia eta Mendebaldeko Indien artean eta Ozeano Barean, Ekialdeko Asia eta Mexiko artean, Filipinen bidez) bidezko merkataritza ibilbideen irekitzean aurrenengoa zen.
Espainiar konkistatzaileek, Amerika eta Asia, Afrika eta Ozeaniako beste lurralde batzuetako kulturen lurralde zabaletara heldu ziren, eta haiek menperatu zituzten. Espainia, bereziki Gaztelako Erresuma, hedatu egin zen, lurralde horiek kolonizatuz, eta, horrekin, garai horretako munduko inperio ekonomikorik handiena osatuz. 1580ko Portugaldar Inperioaren eransketaren (1640an galdua) eta XIX. mendeko amerikar kolonien galeraren artean, lurraldeari dagokionez, inperiorik handienetako bat izan zen, XVII. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, bere ekonomiak sekulako porrotak jasan arren, eta beste hainbeste arlo militarrean ere.
Erregeen ezkon politikak, lehenik, Aragoiko Koroarekin elkartzea, eta Borgoinako dukerriarekin, eta, ondoren, denbora batez, Austriarekin elkartzea ahalbidetu zuen. Politika honekin, Europan lurralde ugari lortu ziren, non potentzia nagusietako bat bihurtu zen.
Espainia ozeanoetan nagusi zen bere esperientziadun Armadari esker, bere soldaduak ziren hobekien entrenatuak zeudenak, eta bere infanteria, beldur gehien sortzen zuena. Espainiar Inperioak, bere Urrezko Mendea edo Urrezko Garaia, XVI. mendea eta XVII. mendearen lehen erdiaren artean izan zuen, militarki zein kulturalki.
Inperio zabal eta sakabanatu hau, etengabe egon zen borrokan potentzia etsaiekin lurralde, merkataritza edo erlijio kontuengatik. Mediterraneo itsasoan Otomandar Inperioarekin, Europan, Frantziarekin, nork nagusitasuna lehiatzen zion, Amerikan, hasiera batean Portugalekin, eta, askoz geroago, Ingalaterrarekin, eta herbeheretarrek behin euren independentzia lortu ondoren, baita hauekin ere beste toki batzuetan.
Gorantza zetozen Europako potentziekin etengabeko borrokek, askotan guztiekin aldi berean, denbora luzean zehar eta ezberdintasun erlijioso zein politikoetan oinarrituak, lurraldeen pixkanakako galerekin, euren sakabanaketaren ondorioz defendatzeko zailak zirenak, espainiar boterearen pixkanakako gainbeheraren arrazoiak izan ziren. 1648 eta 1659 bitartean, Westfalia eta Pirinioetako bakeek, Espainiaren gainbehera berretsi zuten potentzia nagusi bezala. Gainbehera hau, europar lurraldeen gaineko domeinuari dagokionez, Utrechteko bakearekin amaitu zen, 1713an, herrialde arerioetako batetik zetorren errege batek sinatua, Filipe V.a Espainiakoak. Espainiak, Italian eta Herbehereetako bere lurraldeei uko egiten zien, Europako nagusitasuna galtzen zuen, europar politikan domeinatzen jarraitzeari uko egiten zion.