Monasterioguren | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′14″N 2°38′35″W / 42.8039°N 2.6431°W |
Monasterioguren Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 590 metroko garaieran dago, Gasteizko udalerriaren hegoaldean, hirigunetik 6,5 kilometrora. Gasteiz mendien azpian dago herrixka, eta mendizale askok mendi hauetara doazen ibilbide ugariren abiapuntu moduan erabiltzen dute Monasterioguren.
Herriaren albotik Betoñu haitzaren abelbidea igarotzen zen antzina. Arabako Errioxaren eta hiriburuaren arteko merkataritza-bide garrantzitsua izan zen: abereak, ardoa eta nekazaritza-produktuak garraiatzen ziren bide honetatik. Toponimia txikian, aspaldiko ahozko herri izenaren aztarna gorde da: Mostrun.