Mondragon Korporazioa | |
---|---|
![]() | |
Humanity at work | |
Datuak | |
Mota | negozioa, Kooperatiben federazioa, enpresa eta Korporazioa |
Jarduera sektorea | finantza-zerbitzua, education (en) ![]() ![]() ![]() |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta Confederación Empresarial Española de la Economía Social |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 81.507 (2019) |
Agintea | |
Lehendakaria | Iñigo Ucín |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Kooperatiben federazioa |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 34.011.000.000 € (2013) |
Diru-sarrerak | 12.033.000.000 € (2018) |
Historia | |
Sorrera | 1956 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Mondragon Korporazioa[1] (lehen Mondragón Corporación Cooperativa edo MCC) Arrasaten sortutako Euskal Herriko kooperatiba eta enpresa talde bat da, gaur egun mundu osoan hedatua dagoena.[2][3]
Euskadiko negozio bolumeneko lehen enpresa-konglomeratua da, eta Gizarte ekonomiako bigarren enpresa taldea da estatuan.[4]
2022. urtearen amaieran, Korporazioa 81 kooperatiba, 8 fundazio, mutualitate bat, 12 I+G zentro, 4 hezkuntza zentro eta 104 filialak osatzen zuten munduan, lau arlotan banatuta: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.[5]
Korporazioa nazioarteratuta zegoen bost kontinenteetan presentziaz izanik, eta 2022ko ekitaldian 10.607 milioi euroko fakturazioa izan zuen, guztira 70.000 laguneko plantillarekin.[5]