Mongoliera | |
---|---|
монгол хэл — ᠮᠣᠩᠭᠣᠯ ᠬᠡᠯᠡ — ꡏꡡꡃ ꡢꡡꡙ ꡁꡦ ꡙꡦ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mongolia eta Txina (Barne Mongoliako eskualde autonomoan eta Liaoning, Jilin and Heilongjiangeko probintzietan) |
Hiztunak | 5-6 milioi hiztun |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza mongoliar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, dative-locative case (en) , akusatiboa, ablatiboa, instrumentala eta komitatiboa |
Alfabetoa | Mongolian (en) , alfabeto zirilikoa, ʼPhags-pa (en) , Soyombo (en) , latindar alfabetoa, Mongolian Cyrillic alphabet (en) , tibetar alfabetoa eta Braillea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | mn |
ISO 639-2 | mon |
ISO 639-3 | mon |
Ethnologue | mon |
Glottolog | mong1331 |
Wikipedia | mn |
ASCL | 7902 |
IETF | mn |
Mongoliera[1] (Mongγol kele edo Mongol khel; alfabeto zirilikoaz: монгол хэл [mɔŋɢɔ̆ɮ xeɮ]) altaitar hizkuntza da, Mongoliako mintzaira ofiziala dena eta hango biztanleen % 90ek inguru hitz egiten dutena. Txinako probintzia batzuetan ere ofiziala da. Guztira, bospasei milioi hiztun baino gehiago ditu. Mongolian Khalkha dialektoa nagusi da, eta idazkera zirilikoan edo mongoliar idazkera tradizionalean idazten da (batzuetan idazkera latindarrean ere bai, batez ere interneti eta gizarte sareei begira), baina Barne Mongolian mongoliera askoz aberatsagoa da dialektologiari dagokionean eta bertan hizkuntza mongoliar idazkera tradizionalean idazten da.
Gramatikari dagokionez, mongoliera arautua khalkha mongoliera estandarra da. Aldaera hori eskoletan irakasten da eta horixe jarraitzen da idaztean. Batzuek mongoliar hizkuntza familiako kide diren buriatera eta oiratera mongolieraren dialektotzat hartzen dituzte (beste hainbat ere bai), baina hori ez dator bat nazioarteko estandarrarekin. Hau da, aurreko biak hizkuntzatzat hartzen dira, nahiz eta mongolieratik hurbil egon.