Monoteismoa (grezieraz μονος, monos, "bat"; y θεος, theos, "jainko") Unibertsoaren sortzaile eta gizakiaren aita den jainko bakarraren izatea onartzen duen sinesmen erlijiosoa da[1][2][3][4]. Monoteismoaren definizio estuago bat da mundua sortu zuen jainko bakar baten existentzian sinestea, ahalguztiduna, nonahikoa eta orojakile dena[5][6][7]. Hiru erlijio monoteista handi daude: kristautasuna, islama eta judaismoa. Sinismen monoteistak Teologian oinarrituak daude. «Jainkoari buruzko jakintza» honek, Jainkoaren eta Kosmosaren osaera igarri eta dotrina etikoak ezartzen dituena da; fedearen oinarritzat, kode edo liburu sakratu batzuk izaten dituzte: (Biblia, Korana edo juduen Tanakha)[8]. Terminoa grezierazko bi hitzetatik dator: «μόνος monos» (bakar esan nahi duena), eta «θέος theos» (jainko esan nahi duena).
Monoteismoa bereiz daiteke, batetik, esklusiboan eta, bestetik, inklusibo eta anitzekoan (panenteista), zeinek, hainbat jainko bereizi onartu arren, azpian dagoen batasunaren bat postulatzen duen[1].
Sinesmen politeistak dituzte aurrez aurre. Erlijio monoteistek Mesias edo Jainkoaren mezulariak dituzte beren tradizioetan: Abraham, Moises, Jesukristo, Mahoma. Musulman, judu eta kristauek, Jainkoaz gainera, aingeru, goiaingeru, santu, deabru eta antzeko izakietan sinesten dute, horietako askoren jatorria erlijio politeistetan egonik. Judaismoa da bizirik dauden guztietatik erlijio zaharrena.
Monoteismoa dogmatikoa izan ohi da; hau da, egia unibertsal ukaezinak ezartzen ditu, sinestun guztiek bete beharrekoak.
Monoteismoa henoteismotik bereizten da sinestunak jainko bakar bat gurtzen duela besteek jainko desberdinak, balio berarekin, adora ditzaketela ukatu gabe, eta monolatrismotik, zeinek jainko askoren existentziaren aitortza egiten duen baina jainko bakar baten gurtza etengabearekin[9]. Monolatria terminoa, behar bada, Julius Wellhausenek erabili zuen lehen aldiz[10].
Monoteismoaren definizio zabalenak honako tradizioak bereizten ditu: Babismoa, Bahaismoa, Kaodaismoa, Cheondogyo, Kristautasuna[11], Deismoa, Fede Druzoa[12], Eckankar, Islama, Judaismoa, Mandeismoa, Noajismoa, Rastafari, Sikhismoa, Seicho-no-Ie Tenrikyō, Yezidi, Zoroastrismo, baita sekta hinduak ere, hala nola Shivaismoa eta Vishunismoa. Pentsamendu aurre monoteistaren elementuak aurkitzen dira lehen erlijioetan, hala nola Atonismoan, txinatar erlijio tradizionalean eta Jahvismoan[1][13]