Monseko gudua Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean geratutako gatazka bat izan zen, 1914ko abuztuaren 23an. "Mugen gudua" ezizenez ezagutzen zen Mendebaldeko Frontearen lehen fasearen parte, honen azken guduetako bat izan zen. Monsen Britainiatik etorritako Britainiar Armada Espedizionarioak (BAE) lehen aldiz borrokatu egin zuen Alemaniar Inperioaren armaden aurka Frantzia-Belgika mugan. Belgikako herrian Britainiar Armadak Mons-Condé izeneko kanalaren lerroa mantentzen saiatu ziren alemaniar 1. armadaren erasoen aurka. Britainiarrek luzez frontea mantendu izan arren hainbat aldiz tropa gehiago zeukan etsai baten aurka, amaieran atzera egitera behartuta egon ziren haren alboan zegoen frantziar bosgarren armadak atzera egin zuenean, Lanrezac jeneralaren aginpean. Hasiera batean erretiratze sinplea izango zenak hurrengo asteetan Atzerakada Handia izena jasoko zuen, ia Parisko kanpoaldera iritsi arte.[1]
- ↑ (Ingelesez) Hastings, Max. (2013). Catastrophe: Europe Goes to War 1914. Knopf Press, 252-255, 260 or. ISBN 978-0307597052..