Montparnasseko hilerria | |
---|---|
cimetière du Montparnasse | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 14. barrutia |
Koordenatuak | 48°50′16″N 2°19′42″E / 48.8378°N 2.3283°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1824 |
Jabea | Parisko Udala |
Kudeatzailea | Parisko Udala |
Arkitektura | |
Azalera | 18,72 ha |
Kontaktua | |
Helbidea | 3 boulevard Edgar-Quinet, 75014 Paris, France eta 3 boulevard Edgar-Quinet, 75014 Paris, France |
Telefonoa | tel:+33-1-44-10-86-50 |
Webgune ofiziala | |
Montparnasseko hilerria (frantsesez Cimetière du Montparnasse) Parisko 14. barrutian dagoen hilerria da, hain zuzen, 3 boulevard Edgard Quinet kalean kokatzen da eta 19 hektarea dauzka.
1824an hiru baserrik betetzen zuten lursailetatik sortu zen, hasiera batean hilerria Le Cimetière du Sud (Hegoaldeko Hilerria) izenarekin ezagutu zen. 1786an osasun arrazoiengatik Santu Errugabeen hilerria delakoa itxi zutenetik, Parisen hiri barneko hilerriak erabat debekatu ziren. XIX. mendearen hasieran frantziar hiriburuaren kanpoaldean eraiki ziren hainbat hilerrik hiri barneko hilerri zaharrak ordezkatu zituzten, hauetako bat Hego-Montparnassekoa izan zen.
Montparnasse hilerriak ospea bertan atseden hartzen duten intelektual eta artista frantziar nahiz atzerritar ezagunei zor die, eta Parisko turismogunetako bat bilakatzen dute.