![]() | |||
---|---|---|---|
![]() Montserrateko kremailera-trena. | |||
Datu orokorrak | |||
Garraio mota | Kremailera-trena | ||
Eskualdeak | Monistrol de Montserrat | ||
Geltokiak | 3 | ||
Bidaiariak | 582.866 (2011)[1] | ||
Jabea | Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya | ||
Webgunea | http://www.cremallerademontserrat.cat | ||
Ustiapena | |||
Hasiera | 1892ko urriaren 6a 2003ko ekainaren 11 | ||
Amaiera | 1957ko maiatzaren 12a | ||
Eragilea | Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya | ||
Ibilgailuak | 5 automotore | ||
Datu teknikoak | |||
Luzera | 5.238 m | ||
Galiboa | 1 m | ||
Abiadura maximoa | 45 km/h | ||
|
Montserrateko kremailera-trena (katalanez Cremallera de Montserrat) Kataluniako Bages eskualdeko Monistrol de Montserrat udalerria eta Montserrateko monasterioa elkarlotzen dituen kremailera-trena da. 1892ko urriaren 6an inauguratu zen, Ferrocarrils de Muntanya de Grans Pendents enpresak eraikia, eta 1957ko maiatzaren 12an itxi zen, trenbidearen narriaduraren ondorioz. 2003ko ekainaren 11n Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunyak (FGC) trenbidea berreskuratu eta martxan jarri zuen berriro.
Kremailerak 5,238 kilometroko luzera du, 15 minututan bidaia osotzen delarik, eta 550 metroko malda gainditzen du. Orduro 1.500 pertsona garraiatzeko gai da. Núriako kremailera-trenarekin batera Iberiar penintsulan martxan dabilen kremailera-tren bakarra da.