Frantziako moralistak izenpean, XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari frantsesen talde heterogeneoa biltzen da. Michel de Montaignerekin (1533-1592) sortutako korronte bat da, Ilustrazioarekin batera amaitzen dena.[1] Moralisten izena ez zen moral kontserbadore baten defendatzaile, baizik eta ohituren (moreen) kritikatzaile; horiek beren garaiko pentsamolde eta izpirituaren begirale zorrotzak izan ziren.[2][3]