Moro erreflexua

Moro erreflexua, lau eguneko haur batean: 1) haurra zorutik altxatuz eta ondoren askatuz, erreflexua abiarazten da; 2) besoak luzatzen ditu; 3) besoak biltzen ditu; 4) negar egiten du (guztira 10 segundo).
Moro erreflexua lo egitean

Moro erreflexua erreflexu arkaiko bat da; haurdunaldiko 28. eta 32. asteen artean garatzen da, eta 3-6 hilabeterekin desagertzen da. Bat-bateko euskarri-galtzeari erantzuten dio, eta hiru fase ditu:[1]

  1. Besoak luzatzea (adbukzioa).
  2. Besoak biltzea (adukzioa).
  3. Negarrez hastea (eskuarki).
  1. Edwards, Christopher W.; Al Khalili, Yasir. (2019). «Moro Reflex» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 31194330..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne