Mrs. Dalloway | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Virginia Woolf | |||
Argitaratze-data | 1925 | |||
Izenburua | Mrs Dalloway, Eine Frau von fünfzig Jahren, Eine Frau von 50 Jahren, Mrs. Dalloway, Mistress Dalloway eta Pani Dalloway | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
OCLC | 20932825 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Literatura modernista | |||
Hizkuntza | Ingeles britainiarra | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Deskribapena | ||||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Londres | |||
Erabiltzen du | Kontzientzia-jario | |||
kronologia | ||||
|
Mrs. Dalloway (euskaraz, Dalloway andrea) Virginia Woolfen laugarren eleberria da, 1925eko maiatzaren 14an argitaratua. Clarissa Dallowayren egun bat azaltzen du eleberriak, Lehen Mundu Gerra osteko Ingalaterran kokatuta.
Eleberriak Clarissa Dallowayren egun bakar baten jarraipena egiten du, kontzientzia-jarioaren estilo narratiboa erabiliz. Eleberria Woolfek aurrez idatzitako bi istorio laburren bidez osatzen da: Mrs. Dalloway in Bond Street eta The Prime Minister. Eleberrian Clarissak gau horretan antolatuko duen festaren prestaketa lanak azaltzen dira. Nobelaren baitako perspektibez baliatuz, Woolf denboran aurrera eta atzera ibiltzen da, hainbat pertsonaien kontzientzian sartuz. Hala, gerrarteko egitura-sozialaren irudi osatu bat era dezake.
Antzekotasun estruktural eta estilistikoak tarteko, Mrs. Dalloway James Joyceren Ulisesi erantzun bat dela uste da, XX. mendeko nobela onenetarikotzat jotzen dena eta Virginia Woolf berak Modern Fiction saiakeran goratua.[1] Dena den, Virginia Woolfek eta bere senarrak kudeatutako Hogarth Pressek ezin izan zuen Ulises Ingalaterran argitaratu, besteak beste, hango hizkera lizunaren murrizketak zirela eta. Funtsean, baina, Mrs. Dallowayk bide berriak urratu nahi ditu eta giza-esperientziaren ikuspegi berri bat azaldu nahi du.
Time aldizkariak ingelesezko 100 eleberri onenen zerrendan sartu zuen Woolfen nobela, eta bertan egon zen 1923tik 2005era.[2]
Mrs. Dalloway Woolfen eleberri ezagunenen artean kokatu da azken urteetan, besteak beste, Michael Cunninghamen The hours eleberriagatik eta izen bereko Stephen Daldryren filmagatik.