Mu-metala permeabilitate magnetiko handia duen nikel-burdina aleazio bat da, gutxi gorabehera %77an nikelez, %16an burdinaz, %5ean kobrez eta %2an kromoz edo molibdenoz osatuta dagoena. Permeabilitate magnetiko handia dela eta, material hau eremu magnetiko estatiko edo behe-maiztasuneko eremu magnetikoen aurrean babesteko erabilgarria da. Aleazioren izena fisika eta ingeniaritzaren esparruan permeabilitate magnetikoa adierazteko erabiltzen den grezierazko mu (μ) ikurretik dator. Aleazio honen hainbat aldaera aurki daitezke merkatuan MuMETAL, Mumetall eta Mumetal2 izenekin.