Mugimendu hitzak adiera zenbait ditu:
- fisikan, higidura, gorputzak puntu batetik bestera mugitzea eta horren inguruko ezaugarriak (abiadura, ibilbidea, ...);
- biologian, lokomozioa, organismoek mugitzeko duten ahalmena;
- politikan eta soziologian, gizarte mugimendua, erreibindikazio eta gizarte praktika jakinen aldeko ekimen antolatuen multzoa.
- artean, literaturan eta beste arlo artistikoetan, mugimendua edo eskola, joera baten baitan biltzen diren printzipioen multzoa eta horri atxikitzen zaizkion artistak eta egileak.
- musikan, batez ere musika klasikoan, mugimendua, lan edo musika forma zabalago baten zati bat.