Mugimenduaren Kontseilu Nazionala | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | kontseilua |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1937ko urriaren 19a |
Ordezkatzen du | Consejo Nacional de FET y de las JONS (en) ![]() |
Mugimenduaren Kontseilu Nazionala (gaztelaniaz: Consejo Nacional del Movimiento) Francoren diktadurako erakunde kolegiatu bat izan zen, Estatuko Buruzagitzaren mende zegoena.[1] Jatorriz, Gerra Zibil betean, FETen eta JONSen Kontseilu Nazionalaren izenpean sortua, 1977ra arte iraun zuen, Francisco Franco hil ostean.
Bere barne egitura Kontseilu Faxista Handian eta Italiako Alderdi Nazional Faxistaren Kontseilu Nazionalean oinarritu zen.[2] Bertako kideak, gehienez 50 kontseilari,[2] Francok 1937an izendatu zituen lehen aldiz Burgosen, Gerra Zibilari hasiera eman zion 1936ko uztaileko estatu-kolpean parte hartu zuten indar politiko guztiak integratuz, 1937ko apirilean FET y de las JONS izenpean dekretu bidez bateratuak izan zirenak. Ondoren, gerra amaitu ondoren, Madrilgo Senatuaren Jauregi zaharrean bilduko zen.[3]
Gorte frankistak bezala, 1977ko hauteskundeak baino lehentxeago desegin zuten Kontseilu Nazionala.[4]