Multibertso

Burbuila unibertsoak. Biribil bakoitza burbuila unibertso bat da. Lehen unibertsotik seigarrenera bitartekoek konstante fisiko eta lege ezberdinak dituzte.

Multibertsoa, dauden unibertso ugariak deitzeko izendapena da, betiere gureaz gain beste unibertso batzuk daudelako hipotesiaren aldekoen arabera. Multibertsoaren egitura, bere barneko unibertsoen izaera, bai eta berau osatzen duten unibertsoen arteko harremanak, multibertsoaren hipotesiaren araberakoak dira. Hipotesi guzti horietan, multibertsoak fisikoki existentzen den oro barne hartzen du: espazio eta denboraren osotasuna, materia, energia, mugimendu kopuru eta berau gobernatzen duten fisika legeak eta konstanteak ere.

Unibertsoen ugaritasunari egiten zaion lehen aipamena literatura vedikoan (K.a. 800 - K.a. 200) topatu dezakegu, zehazki, Vyasak idatzitako Bhagavata-Puranan.[1][2] Hala ere, "Multibertso" terminoa William James psikologoak garatu zuen 1895ean.[3] Gerora, multibertso terminoa alor eta esparru askotara hedatu da, adibidez, astronomia, fisika, filosofia eta psikologia bezalako zientzietara, baina baita zientzia fikziora eta fantasiara ere. Multibertsoaren barneko unibertsoak "unibertso paralelo" gisa ere izendatzen dira zenbaitetan. Beste testuinguruetan, aipatutako kontzeptua hainbat modu ezberdinetan izendatu daiteke; "unibertso alternatibo", "unibertso kuantiko", "mundu paralelo", "errealitate alternatibo" eta "denbora-lerro alternatibo" gisa, besteak beste.

2013an Laura Mersini-Houghton eta Richard Holman zientzialariek gure unibertsotik at egon daitezkeen beste unibertso horien izatearen ebidentziak izan daitezkeenak aurkitu zituzten.[4] Hartarako ikerketa luze bat argitaratu zuten, Planck teleskopioaren bidez gauzatu zutena. Ikerketa honek hautsak harrotu zituen zientzialarien artean, izan ere, 175 zientzialarik sinatu zuten idatzi baten arabera, "bulk flow"-rik ez da atzeman gaurdaino, Mersini-Houghton eta Holmanen teoriaren oinarrietako bat.[5]

  1. (Gaztelaniaz) pnd. (2011-07-15). SB 6.16.37. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  2. (Ingelesez) pnd. (2011-07-15). SB 10.87.41. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  3. James, William. (1895-10). «Is Life Worth Living?» Ethics 6 (1): 1.  doi:10.1086/205378. ISSN 0014-1704. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  4. «Is our universe merely one of billions? Evidence of the existence of 'multiverse' revealed for the first time by cosmic map» Mail Online 2013-05-19 (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  5. Planck Collaboration; Ade, P. A. R.; Aghanim, N.; Arnaud, M.; Ashdown, M.; Aumont, J.; Baccigalupi, C.; Balbi, A. et al.. (2014-1). «Planck intermediate results. XIII. Constraints on peculiar velocities» Astronomy & Astrophysics 561: A97.  doi:10.1051/0004-6361/201321299. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne