Artikulu honek multzoak modu didaktiko batez agertzen ditu. Multzo teoria eta bere axiomatikari buruz jakiteko, ikus Multzo-teoria.
Vennen diagramekmultzoak azaltzen laguntzen dute, elementuen eta multzoen arteko erlazioak eta eragiketak irudikatuz: badira, (A Bren barnean dago), (b elementua Bren baitan dago) eta (d eta e ez daude Bren baitan).
Matematikan, multzo bat objektu ezberdinen bilduma da.[1][2][3] Elementu deritzen objektu hauek edozein eratakoak izan daitezke, besteak beste, zenbakiak, letrak, pertsonak eta koloreak. Elementu horiek multzo baten parte direla esaten da nolabait bertan definiturik baldin badaude.
Multzo bat hura osatzen duten elementu guztiek betetzen duten propietate baten bitartez definitu ohi da. Zenbaki arrunten kasuan, esate baterako, zenbaki lehen izatearen propietatea kontuan hartuz gero, multzoa honela adierazi ahal izango litzateke: