Matematikan, multzo bat zenbakigarria edo zenbakarria da zenbaki arrunten multzoaren azpimultzoren batekin bijekzioa egitea onartzen duenean, hau da, zenbaki arrunten multzoarekin ekipotentea bada, haren kardinal bera duelako. Beste modu batera esanda, S multzo bat zenbakigarria da bere kardinala |S| zenbaki arrunten multzoaren kardinala, aleph-zero, baino txikiagoa edo berdina bada.
Multzo zenbakigarri baten elementuak banan-banan kontatu daitezke, hau da, kontagarriak dira, multzoko elementu bakoitzari esleitu diezaiokegulako zenbaki arrunt bat zenbaki arrunt bat ere errepikatu gabe.