Multzokatze (estatistika)

Estatistikan, multzokatzea elementu edo objektu ezberdinen sailkapen teknika bat da non elementuak multzo ezberdinetara biltzen diren, multzo bateko elementuen arteko antzekotasuna beste multzoetako elementuekiko antzekotasuna baino handiagoa izanik. Gehienetan bi elementuen arteko antzekotasuna distantzia (estatistika) baten bitartez neurtzen da, elementuen ezaugarri edo datuetan oinarrituz.

Gehinetan multzokatzearen azken xedea dendrograma delako diagrama eratzea da, non prozesu osoan zehar osatutako multzo ezberdinak, berauek osatzen dituzten elementuak azaltzen diren, beraien arteko distantziekin batera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne