Mundakako printzesa

Mundakako printzesa
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaMundaka
BaliokideakMari
Familia
Ezkontidea(k)Sugaar
Seme-alabakJaun Zuria

Mundakako printzesa Bizkaiko euskal mitologiako pertsonaia da. 1454. Urtean Lope Garcia de Salazarrek gazteleraz jasotako kondairak dioenez Eskoziako errege baten alaba zen eta itsasontziz ibaian barrena abiatu zen beste eskoziar gizon eta emakume askorekin batera. Gernika pasa eta Mundakan geratu ziren eta han zeudelarik "Culebro"k haurdun utzi zuen printzesa. Elkarketa horretatik Bizkaiko lehenengo Jauna jaio zen, hau da, Jaun Zuria.

On Jose Migel Barandiaranen ustetan "Culebro" hura Sugaar izan zitekeen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne