Munduko Snooker Txapelketa

Munduko Snooker Txapelketa
Irudia
Map
Jatorrizko izena(en) World Snooker Championship
Motakirol lehiaketa errepikakor
Honen parte daWorld Snooker Tour (en) Itzuli
Indarraldi1927 - 
Gertaeraren maiztasuna1 urte
Kokaleku1977 - Crucible Theatre (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
AntolatzaileaWorld Professional Billiards and Snooker Association
Partehartzaile kopuru32
Mover (en) ItzuliBetfred (en) Itzuli
Betfred (en) Itzuli
betfair (en) Itzuli
Dafabet (en) Itzuli
Kirolasnooker
Osatuta

Webgunecruciblesnooker.com

Munduko Snooker Txapelketa urteroko snooker billarreko denboraldi profesionalaren azken txapelketa izaten da, apirilaren 2. erdian jokatu ohi dena urtero. Jokoaren aro modernoan, 1977tik aurrera, Sheffieldeko Crucible antzokian jokatzen diren txapelketak klasiko bat bilakatu dira.[1]

Areto horretan jokatutako txapelketek eredu bat jarraitzen dute: denboraldiko ranking-eko 16 onenak (aurreko txapelduna barne ohikoan) sailkatuta daude, eta sailkapen fase batetik sailkatzen diren beste 16rekin osatzen dituzte final-hamasaigarrenak (zeinak 19 frame edo jokotara jokatzen diren, bi saiotan). Final-zortzigarrenak eta final-laurdenak 25 frametara dira, hiru saiotan. Hiru fase horiek jokatzen diren bitartean, bi partida paraleloan jokatzen dira, oso leku murritzean, gortina batek bereizita bi mahaiak/partidak. Finalerdiak 33 frametara dita, eta finala 1980. urtetik 35era.

Izatez, Munduko Snooker Txapelketa edo zirkuitu profesionala ez dago generoak markatuta 21. mendeko 2010eko hamarkadatik, eta sailkapen fasean emakumezkoek ere parte hartzen dute. Hala ere, Crucible aretoko azken fasera ez da sekula emakumezkorik iritsi, eta Emakumezkoen Munduko Snooker Txapelketa bat ere izaten da.

  1. (Ingelesez) «World Snooker Championship in Sheffield» Welcome To Sheffield (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne