Muscicapidae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Superfamilia | Muscicapoidea |
Familia | Muscicapidae Vigors, 1825
|
Muscicapidae Passeriformes hegazti ordenaren barruan sailkatzen den animalia familietako bat da. Europan, Afrikan eta Asian bizi dira, eta bi espezie (Luscinia svecica eta Oenanthe oenanthe) Ipar Amerikan aurki daitezke. Hegazti txikiak dira, intsektiboroak, eta hortik datozkie hainbat espezieri izen arrunta: euli-txori. Euskal Herrian euli-txori grisa[1] edo euli-txori beltza[2] familia honetakoak dira, baita ere urretxindorra bezalako hegaztiak. 344 espezie izendatu dira, 51 generotan banatuta.