Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Musika independentea, indie ere deitua, diskografika edo musika enpresa handien babespean sortu ez den musika da. Indie rock eta indie pop terminoak ere erabiltzen dira, musikaren estiloari buruz ere erreferentzia egiten denean.
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Musika independentea edo indie musika (ingelesezko independent hitzatik eratorria) musika genero, azpikultura eta korronte ezberdinei deitzen zaio, hurrengo ezaugarri estilistikoak izanik:
Blues, punk rock, reggae, grunge, indie rock, shoegazing, street punk, hardcore punk, grindcore, death metal, rap, besteak beste, musika independentetzat hartzen dira definizio honetako puntu batzuk betetzen dituztenean.
Hasteko, esango dugu musika independentea musikaria askatasunez adierazten den musika dela, musika publizitate-hedapen bati lotuta egon gabe. Era autonomoan eta diskoetxe handien esku-hartzerik gabe jaiotzen diren musikariak edo lanak dira. Musikarien bokazio artistiko hutsak eragozten du horietako gehienak publiko zabal batera iristea, baina euren lanak sortzea eta partekatzea gustatzen zaie.
Aurrekoak bere erara adierazteari egiten dio erreferentzia, bokazio artistiko baten sentimenduz.